Azkitpilota berriki sortu den enpresa bat da baina esperientzia handikoa.

2011. urtean sortu eta une oro material berria garatu eta bilatzeagatik bereizten den enpresa da. Horretarako, enpresa handien eta laborategien laguntzarekin kontatzen du, nola nazionalak hala atzerriko sektore anitzeko eta departamentu desberdinetako elastomeroaren inbestigazioan puntan daudenak (USA, Kanada, Japonia...).

Duela gutxi, gure materialen eskaintza are gehiago zabaldu dugu, eskuzko zein palazko produktuetan. Gainera, textilean ere katalogo berria ireki dugu. Hortaz, egun gure esku daukagu pilotari eta kluben materiala eta beharrezko gehigarri guztiak gure kirola behar bezala praktikatzeko.

 

AZKITPILOTA PRODUKTUAK

Espumarekin eginiko produktuak dira honakoak, presio eta tenperatura altuetan fabrikatutakoak.

Ezaugarri garrantzitsuenak eta besteetatik bereizten gaituztenak esaterako, PV eta PEak dira. Produkzioan binilozko azetatoak gehitzen dira eta horrek flexibilitate handia eta errekuperazio bikain bat edukitzera eramaten du produktua. Hori horrela, “muelle” efektu bat egiten du eta pilotak dakarren indar guztia xurgatzeko erabakigarria da modu berean atera dadin eskutik.

Neurgailu berritzaile hauekin, inpaktuarekiko babes harrigarria lortzen da eta gainera orain arte lortutako produktuak baino aurreratuagoak lortzen dira. Ezaugarri berdingabeak ekartzen dituzte produktuek bere betebeharra behar bezala betetzeko (pilotarekiko inpaktua babestea eskuetan). Bestetik, orain arte ikusitako espumek baino iraunkortasun handiagoa dute (bere iragazgaitasuna 94%koa da, zelula itxiz eginiko espuma baita. Horrek, izerdia ez xurgatzea dakar iraunkortasun handiagoa lortuz)..

 

Iraunkortasuna

Azkitpilota produktuek duten abantailarik handiena iraunkortasuna da. Urratuarekiko dentsitate eta erresistentzia batezbesteko baloreak 5 aldiz gainditzen dituzte EPE goma komunaren aldean eta 10 aldiz PVC espumen aldean (tradizionalki erabilitako materiala eta tako zuriz komertzializatua).

Bere zelula itxiaren estruktura dela eta, 94%ko iragazgaitasuna du produktuak. Horrek, izerdiak botatako hezetasuna ez xurgatzea lortzen du beste espumak baino epe luzeago batean bikain mantenduz eskuko inpaktua (zelula irekiz konposatuak).

 

Erresilientzia

Azkitpilota materialak EPE gomak baino energia xurgatzeko eta gordetzeko ahalmen handiago du eta zer esanik ez, PVC espumak baino askoz gehiago, azken honek baino erresistentzia handiagoa lortuz trakzioan ere, tamainako hainbat ordenetan gaindituz. Konpresio indarrak eta elongazioak joera berdina jarraitzen dute.

Energia xurgatzeko eta gordetzeko duen ahalmen hau, errekuperatzeko propietate ezin hobeak izatera dakar eta honekin “efektu muellea” sortzen da, indar guztia pilotak duen inpultsora igaroz.

 

 

 

 

logo pie

Pilotarentzako eta pilotariarentzako eginiko denda da Azkitpilota.com. Hemen, frontoian gozatzeko beharrezko guztia aurkituko duzu.

Kontaktua

©2019 Azkitpilota | Eskubide guztiak erreserbatuak